Pasa zen igandean Andoaingo Usobelartzan jokatu zen bigarren zonako ehiza xeheko txapelketan Juanito Blanco urnietarra izan zen garaile helduen mailan. Ehiztarien lana zaildu zuen haizete izugarri bat tarteko zela 20renbat parte hartzaile elkartu ziren Andoainen. Santa Kruz elkarteko kideak faisai bat eta hiru eper ehizatu zituen. Beteranoen mailan ere beste urnietar bat izan zen garailea, Santa kruz elkarteko Joxemari Gorostidi, faisai bat eta bi eper ehizatuta. Hona hemen sailkapenak:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!