Planetarioa, ikuskizun ikusgarria Urnietan martxoaren 18ra bitarte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 4a, 19:55

Datorren astelehenean, hila 8, arratsaldeko 16:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian, La Caixa Fundazioak bultzatu eta egindako “El Planetario Viajero” planetarium ibiltari edo mugikorra inauguratuko da. Planetarioa, “ojo de pez” formako proiektore bat eta txartel ezberdinen irakurgailu bat duen esfera puzgarri bat da. Bertan,  18 pertsona heldu sartzen dira eserita eta proiekzioaren iraupena 30 minutukoa izango da. Planetario hilaren 18a arte egongo da ikusgai.

Eguna: 2010/03/08
Ordua: 16:00
Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia.
 
Nahiz eta hasiera batean herriko Egape eta Presentación de María ikastetxeei bideratu izan, herritar guztiek ikusi ahal izateko aukera izango dute. Ikastetxeentzat goizean izango dira saioak eta beste guztientzat arratsaldean.
 
Planetarioa, “ojo de pez” formako proiektore bat eta txartel ezberdinen irakurgailu bat duen esfera puzgarri bat da. Bertan,  18 pertsona heldu sartzen dira eserita eta proiekzioaren iraupena 30 minutukoa izango da. Beraz, proiekzioak arratsaldeko 17:00etik aurrera ordu erdiro egingo dira 20:00ak arte. 4 saio ezberdin ikusi ahal izango dira planetarioan, urtearen aroaren arabera. Urnietara etorriko den saioa negukoa izango da, horrela haurrek ikasitakoa gauean praktikan jarri ahal izango dute.  Planetario hilaren 18a arte egongo da ikusgai.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!