Sagar Lasterra krossa larunbat honetan Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 4a, 10:19

8km-ko herri krossa izango da Hernanin larunbat goizean. 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte. Izena aurretik emateko gaur osteguna da azken eguna (7 euro). Internetez egiteko aukera dago: www.herrikrossa.net. Egunean bertan ere kiroldegian izen emateko aukera izango da (10 euro). 

Txotx denboraldiko ekin­tzen barruan, Sagar Lasterra herri krossa izango da larunbatean. Luzerari dagokionez, 8 km-ko proba da. Arraun Elkartean hasiko da (Ibarluze poligonoan), eta Osiñaga bailara ingurua pasata, kax­koan sartu eta kiroldegian amaituko da lasterketa. Lasterketa 11:00e­tan hasiko da Ibarluzen eta hara joateko autobusa jarri dute 10:10 eta 10:30etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!