Berako Mendi Maratoi Erdian izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 4a, 10:12

Apirilaren 11n Mendi Maratoi Erdia egingo da, eta parte hartu nahi duenak martxoaren 1etik 27ra du izen-emateko aukera, www.manttale.com web orrian. Iazko edizioan Jokin Lizeaga urnietarrak 2. postua lortu zuen gizonezkon mailan eta Ainhoa Jauregi urnietarrak 3. postua emakumeen kategorian.

450 lasterkaritan ezarri dute parte hartzeko muga, eta izena ematerakoan 20 euro ordaindu beharko dira. Izena ematen dutenentzat poltsa osatua izango da, Martikoko lotea, produktu energetikoak, Lorpeneko galtzerdiak, Craft markako kamixeta eta gainerako zerbitzu guzietarako eskubidea ematen diona. Beraz, martxoaren 27a baino lehen muga horretara ailegatzen bada partehartzaile kopurua, hor itxiko da izen-ematea. Ibilbidea aurreko urteetakoaren berdina izango da: 2.714,60 metroko desnibela eta 21,150 kilometroko luzera izango ditu. 9,7 kilometro igoitzen emango dituzte, %45eko igoera batekin, eta 10,9 jaisten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!