Iazko Santa Ageda bezperako errondan bildutako dirua, Saharako Mi Yc herrian eskola bat eraikitzen laguntzeko bidali dute. "Tolosaldea Sahararekin" izango da eskola berri horren izena eta Tolosaldea Sahararen alde elkarteak izan du hura egiteko ekimena.
Herritarrek urteetan zehar izan duten borondate ona eskertu nahi dute Adunako Sahararen aldeko taldeko kideek lerro hauen bitartez.