Haur Kantu Lehiaketan Loatzo musika eskolako ikasleak kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 2a, 14:51

Aurtengo Haur Kantu Lehiaketa martxoaren 6an eta 14an izango da Usurbilen eta Urretxun, hurrenez hurren. Loatzo musika eskolako hainbat ikaslek hartuko du parte bertan:

Beterri-Aiztondo bailaratik, villabonatarrak arituko dira kantuan: Nagore Manzisidor, Ane Iriarte, Irene Mujika, Ainhoa Diaz, Maider eta Mikel Garin Bakero.

Loatzo musika eskolak, Kantuzaleen elkarteari eskerrak eman nahi dizkio emanaldi hauen bidez gure haur eta gazteen kantu zaletasuna indartzen laguntzeagaitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!