Manuel Vilabrille Alvarez, 69 urteko urnietarra larunbat arratsaldeko 17:10 aldera izandako auto istripuan hil zen. Istripua, NA-122 (Lizarratik Andosillara doana) errepidean gertatu zen, Alloko bidegurutzean bi autok elkar jo zutenean. Manuel, istripuaren une berean hil zen eta autoan zihoazen emaztea (68 urte) eta alaba (35 urte) suhiltzaileak autotik atera ondoren Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zituzten zauri larriekin. Alloko alkatea istripu-gunera agertu eta adierazi zuen istripu ugari izan direla toki berean eta bidegurutze horren arriskua gutxitzeko egin beharrezko lanak lehenbailehen egiteko eskatu zuen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!