Usurbildarrek atez atekoaren alde egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Eskualdean jakinmin handia piztu duen hiri hondakinen bilketari buruzko galdeketa egin da asteburuan Usurbilen. Eta atez atekoa izan da bozka gehien jaso dituen aukera, botoen %55a. Guztira, 1.927 izan dira hiri hondakinak atez ate biltzearen alde azaldu diren usurbildarrak. 5 edukiontzien aldeko aukerak 1.472 bozka bildu ditu. 4 edukiontzien aldeko bozkak, ordea, 26 izan dira. Boto zuriak 2 eta baliogabeak 25. Partehartzeak %70a gainditu du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!