Gaur ostirala kantu afaria Urnietako Oianume sagardotegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 28a, 13:23

Aiurrik antolatuta gaur arratseko 20:30ean hasita kantu afaria egingo da Urnietako Oianume sagardotegian. Afaria sagardotegiko ohikoa izango da kafe eta guzti, 25 euroko prezioan. Afalostean Aiurrik argitaratzen duen kantu liburuxkarekin kantuan egiteko aukera izango da Jon Beloki eta Antton Arruti trikitilarien laguntzarekin. Txartelak aurrez erosi ez dituenak oraindik badu azken aukera bat: zuzenean afalordurako (20:30) Oianumera joatea. Hori bai, puntualitatea eskatzen da. Informazio gehiago: 943 300 731 (bulego orduetan) 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!