Oiartzunen jaioa, baina aspalditik Urnietan bizi dena. Idazle, poeta eta kantaria.
Ez dok Amairu taldea sortu zuenetariko bat da Xabier Lete. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten, Lizardiren poesiei eta Txirritaren bertsoei eskainiak. Antzerkia ere jorratu zuen, eta euskal teatro modernoaren oinarriak finkatzeko asmoak bultzaturik, Eugenio Arozenarekin kolaboratu zuen. Kolaborazio horretatik sorturiko obrak Oiartzungo Intxitxu antzerki taldeak antzeztu zituen.
Besteak beste, poema liburu hauek idatzi ditu:
- Egunetik egunera orduen gurpillean
- Bigarren poema liburua
- Urrats desbideratuak
- Biziaren ikurrak
- Zentzu antzaldatuen poemategia
- Abestitzak eta poema kantatuak
- Egunsentiaren esku izoztuak
Diskoen artean, besteak beste, hauek:
- Errota zahar maitea
- Nafarroa arragoa
- Kantatzera noazu
- Lore bat, zauri bat
- Eskeintza
- Hurbil iragana
Hainbat abeslarik musikatu eta kantatu izan dituzte Leteren olerkiak eta kantak, horien artean Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal edota Benito Lertxundi daudelarik.
Ohorezko Euskaltzain izendatutako beste hamarrak honakoak dira:
Pakita Arregi Gorka Aulestia Joxe Azurmendi Luis Baraiazarra Erramun Baxok Martzel Etchehandy Ana Etxaide Joshua Fishman Jose Angel Irigarai Joxemari Iriondo