Aire libreko kirol jardunaldia bertan behera eguraldi txarra aurreikusten delako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 26a, 14:56

Eguraldi txarra dela-eta maila gorriko alertaren aurreikuspena aztertzeko gaur goizean bildu den krisi-mahaiak zera erabaki du: bertan behera uztea bihar, larunbata, otsailak (27), 15:00etatik igandeko (28) 15:00etara AIRE ZABALEAN antolatu diren kirol-jarduera GUZTIAK. Bestalde, BARRUAN egitekotan ziren ESKOLA KIROLEKO jarduera GUZTIAK ere bertan behera geratu behar direla agindu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!