Azkenik, otsailaren 19an Bastero Kulturgunean egin zen Bertso Jaialdiarekin amaitu genuen aurtengo kanpaina.
Elkarteko kideak oso pozik gaude lortutako emaitzekin; izan ere, jakin badakigu gure herria egun bizitzen ari den egoera ekonomikoa oso zaila dela, eta, hala ere, herritarrek berriro erakutsi dute herri sahararrarekiko elkartasuna.
Kanpainaren emaitza honako hau izan da: 11.527 kg. janari, 8 kaxa konpresa eta eskola-materialez betetako 22 kaxa.
Hurria-Sahara elkarteak badaki emaitza horiek lortzeko ezinbestekoa dela erakunde eta denda desberdinen laguntza. Horregatik, elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, publikoki, honako hauei:
- Kanpainan eskuzabaltasun osoz parte hartzen duten denda guztiei.
- Ikastetxeei: Aita Larramendi ikastola, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Ondarreta eta Leitzaran ikastetxeak, Galardi Haur Eskola eta Zine eta Bideo Eskola.
- Orona enpresari, azken urte hauetan laguntza ekonomikoa eman diolako elkarte honi.
- Andoaingo Udalari, lansail desberdinek eskaini diguten laguntzagatik: Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ingurumen Arloko Baso-lantaldea.
Era berean, azkenik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Bertso Jaialdian parte hartu zuten guztiei, hala nola beren agenda itoetan herri sahararrari eskuzabalki laguntza emateko lekua aurkitu zuten bertsolari guztiei, urtero gurekin izaten den Joxe Manuel Oiartzabal gai-jartzaileari, eta baita Aramburu, Mapfre, Kutxa eta urtero eszenatokia doan apaintzen digun Iztuitza Gardeni ere.
Eta, nola ez, baita andoaindar guztiei ere, berriro ere herri solidarioa garela erakutsi dutelako.
Eskerrik asko denoi, zuen laguntza ezinbestekoa da Saharako herriarentzat".