Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak eta Mungiako Korrontzi Folk taldeak "triki dance sessions" ikuskizun berria eskeiniko dute bihar gauean (otsailak 27) Bermeoko Artza pilotalekuan 21:00etatik aurrera. Emanaldia Ibilaldia 2010 jaialdiaren barne ospatuko da eta bertan "triki dance sessions" ikuskizuna eskaintzeaz gain Ibilaldia 2010eko abestia eta bideoclip-a aurkeztuko dira. Gogoratu aurtengo Ibilaldia maiatzaren 30ean izango dela Bermeon "Marigoran kikunbera" lelopean eta Korrontzi arduratu da abestia prestatzeaz.