Mandoegin, parke eolikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 25a, 09:42

Eusko Jaurlaritzak Mandoegiko parke eolikoa eraikitzeari behin behineko onespena eman zion otsailaren 21ean. Guztira, EAEn hamalau egitasmo aurrera eramango direla aurreikusi da. Horien artean ez da aurkitzen Ernio inguruan eraiki nahi zuten Gazumekoa. Leitzaran haranean bertan dagoen Mandoegikoa, aldiz bai. Obrak noiz hasiko diren ez da aditzera eman, nolanahi ere 2012. urtea baino lehen ez dira martxan jarriko.
Energia eolikoa garatzeko plan berri honetan azterketa orokor berria egingo duela iragarri du Jaurlaritzak, eta besteak beste ingurumenari begira bideragarria ote den aztertuko dute. Txostenak txosten, Mandoegin parke eolikoa egiteko aukera inoiz baino errealagoa da. Mandoegiri buruzko informazio gehiago ww.aiurri.com webgunean eskuragarri dago, Aldizkariak atalean (2009ko astekariak, 214.zenbakia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!