Tecsa enpresa ari da lan hauetaz arduratzen eta bi hilabeteko epean amaitutzat joko dituzte berrikuntzak. Lan horiek aurrera eramateko 531.801,2 euroko aurrekontua izango du.
Mikel Cabieces, euskal Gobernuko ordezkariaren arabera, "lan hauek, Adif enpresa Gipuzkoako geltokietako irisgarritasuna hobetzeko egiten ari den lanen barnean sartuko lirateke. Gauzak horrela, Urnietako tren geltokian, ezintasunak dituzten pertsonentzat erraztasun gehiago lortzea du helburu Adif egiten ari den lan honek".
Oinezkoen ibilbidea hobetuko da, arlanpa edo malda egokiak eta kautxozko lurzorua jarriaz eta segurtasun eta prestazio edo zerbitzu egokiagoa eskainiaz erabiltzaileari.
"Azken hiru hilabete hauetan, Espainiako Gobernuak, Adifen bitartez, 25 milioi euroko aurrekontua zuzendu du Gipuzkoako trenetako infraestrukturei hobekuntza bat emate aldera" Mikel Cabiecesen esanetan.
Bestetik, nasa edo andeneko altuera 68cmtaraino altxatuko da, trenera igo eta jaisteko erraztasun gehiago izateko. Nasako lurzorua ere berritua izango da hormigoizko adokinatuz, ertzak egokituko dira, eta zabalera gehiago izango dute lanak amaitutakoan. Etorkizunerako arketa eta kanalizazio berriak ere prest utziko dituzte eta argiztapenaren hobekuntzari dagokionean, kale-argi edo farola berriak ipiniko dituzte.
Geltokiko eraikuntza ere berritua izango da, bertako instalazioak hobetuaz.
Urnietarrentzat mesedegarri izan daitezke lan hauek, beti izaten baita zer hobetua.