Mikel Garmendiaren gurasoek istripua izan zuten ostiralean, bisitara zihoazela

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 22a, 10:04

Mikel Garmendia Villabonako presoaren gurasoek istripua izan zuten ostiral arratsaldean, Herrerako espetxera semea ikustera zihoazela. Onik daude.

Bestalde, Oskar Zelarain villabonatar preso politikoa Alegian izan zela jakinarazi du Amnistiaren aldeko mugimenduak.

Istripua ostiralean gertatu zen, arratsaldeko 15:00ak aldera, Mikel Garmendiaren gurasoak Herrerako espetxera zihoazela, beren semeari bisita egitera. "Pinto inguruan gertatu zen ezbeharra, hainbat autok talka egin zutenean. Villabonatarraren gurasoak onik atera ziren eta gaua hotel batean igaro behar izan zuten, beste senide batzuk haien bila joan eta bisita egin ahal izateko".
 
Oskar Zelarain villabonatar euskal preso politikoa Alegin izan da
 
Larunbatean, Oskar Zelarain euskal preso politikoa Alegian izan zen alaba ikusten baimen bat tarteko. "Baimenak hasiera batean (auto judiziala) 6 ordukoa izateko esaten bazuen ere, 3 orduz izan zen bere alabarekin etxean. Villabonatar ugari bildu zen Alegian, Oskarri elkartasuna eta maitasuna agertzera. Udal ordezkari eta zenbait herritarrek berakin egoteko aukera izan zutelarik".
 
Deialdiak:
-OTSAILAK 26, HILEKO AZKEN OSTIRALA VILLABONAN MINTZOLA PAREAN 20:00etan enkartelada isila.
-OTSAILAK 27, TOLOSAKO EPAITEGI AURREAN KONTZENTRAZIOA 12:00etan
MIAKETARIK EZ LELOPEAN.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!