Nondik sortu zen ikastaroaren ideia? Lehen aldia al da horrelako tailer bat sortzen dela Urnietan?
M.A: Urnietan, gaur egun ez dago horrelako antzerki talderik eta antzerkia gustuko dugunok, heldu zein gazte, aspalditik ikusi dugu behar edo hutsune hori herrian. Guk antolatu dugun ikastaro honek, iaz izan zen Marizulo ekitaldi herritarra zela medio hartu zuen indarra. Parte hertu zuen jende hori guztia gustura eta beste zerbait egiteko gogoarekin geratu zen.
Bestalde, Urnietan garrantzi handia izan du betidanik antzerkigintzak. Duela urte batzuk baziren bi talde gerora desagertu zirenak. Garai egokia iruditu zaigu proiektua martxan jartzeko.
Urnietarrek antzerkia gustuko dutela aipatu duzu, zenbat pertsona elkartuko zarete gutxi gora-behera ikastaroan?Ba al duzue erreferentziarik?
M.A: Hori inkognita bat da. Adibidez, Marizulo ikuskizunean 30 bat lagunek hartu zuten parte baina oraintxe bertan ez dakigu zenbat jende bilduko garen. Jakinminez aurkitzen gara, ea jendeak ongi erantzuten duten.
Zer ikasiko du antzerkigintzako tailer honetan izen ematen duen batek?
M.A:Hastapenetan, teknikaz gain, jendeak lotsa galtzeko jolasak, jolas dramatikoak...egingo ditugu. Teknikarena bigarren lana izango da, hor izango ditugu ikastaro monografikoak horretarako.
Bestetik, ikastaro mnografikoak eskainiko dituzue hilean behin, zer landuko da ikastaro honetan?
M.A:Oraindik erabat finkatzeko dago baina adibidez, ahotsa lantzeko espazialista bat etorriko litzateke, gorputza edo klowna lantzeko beste bat...Ez dugu erabat zehaztu.
Irakasle profesionalak izango direla aipatu duzue, espezialistak izango omen dira. Izenen bat aipatzerik izango al zenukete?
J.J: Oraindik apur bat itxaroten ari gara, baina, teknika desberdinak lantzeko irakasle espezialistak ekartzen saiatuko gara. Hautatuak ditugu batzuk,interesgarriak izan litezkeenak, baina, parte hartuko duen jendearen arabera ere ikusi beharko da zeinengana jotzen dugun. Jendearen erantzunaren zain gaude apur bat.
Herrian badabil zurrumurrurik, Marizuloren bigarren edizioa egitekotan omen da. Ba al du loturarik ikastaro honek iaz egindako ekitaldi horrekin?
J.J: Gure aldetik behintzat, udal antzerki tailer bat antolatu nahi dugu. Apur bat trebatzen joateko bidea martxan jarri nahi dugu.Badago gerora ikuskizun handi bat egiteko asmoa eta Marizulo ekitaldiak aurrera egiten badu, seguru gaude bi bideak uztartuko direla.
M.A: Aparteko gauza bat bezala ikusiko nuke, helburu desberdinak dituzte.
J.J: Urtero izango da taularatzerik, ziur, baina oso zaila da horrelako ekitaldirik sortzea urtero.
Nola animatuko zenukete ikastaroan izena emateko zalantzan dagoen batek aurrerapausua eman dezan?
M.A: Lehen helburua ongi pasatzea dela esango nioke, ikastaro batera apuntatzen bazera, ongi pasatzeko eta zerbait ikasteko izan ohi da. Horrelako ikastaroetan giro polita sortzen da eta denok ikasten dugu denongandik. Horretaz gain,norbere burua ezagutzeko ere balio du.
J.J: Aisialdirako beste eskaintza bat da, baina horretaz gain garapen edo hazkuntza pertsonal bat egoten da.
Inguruko herrietako jendearentzat, hau da, Hernani, Lasarte inguruko jendeak izango al ikastaro honetan parte hartzeko aukerarik?
J.J: Egia esan ez gara pentsatzen jarri.
M.A: Inguruko herrietan aukerak badaudela esango nuke.
J.J: Bai, Lasarten adibidez, Landaben Ikastolatik eta Euskara Taldetik, helduen taldeak, gazteenak...badaude.Hernanin ez dakit baden... Egia esan, horrelako gauzetarako geroz eta gutxiago animatzen da jendea; gehienbat Urnietako eta Marizuloren inguruko jendearentzako zuzenduko nintzateke. Huts hori dagoenez herrian, beraientzat zuzenduko nuke, hala ere, jendearen arabera ez dut uste inongo arazorik izango duenik izena emateko garaian.
Ikastaroa hasi ondoren integratu ahalko al da?
M.A: Ez dakit baina taldea osatzeko kopurua pentsatua dugu eta horren araberakoa izango da hori ere.
J.J: Hamar laguneko taldea osatu nahiko genuke gutxienez, datorrenaren arabera jokatuko dugu, ez dugu ezer itxita.