Haur Hezkuntzan, II Egun Berezia izeneko jardunaldia ospatu zuen joan den asteazkenean Urnietako ikastetxean. Proiektuaren gaia, kultur aniztasunaizan zen.
Gaur egun, gure gizartean eta ikastetxeetan bertan dagoen aniztasunari so egin zioten, haurrengana errealitatea gerturatuaz. Kultura desberdinetako ohiturak, janzkerak, etxebizitzak, elikadura...zagutuaz gustura ibili ziren gazteak. Aniztasun horren lekuko diren ikasleak aparteko laguntza eskaini zuten eta gainontzekoen jakinmina pizteko gai izan ziren. Haurrak gustura ezagutu zuten gelakidearen jatorria.