Martxoaren 7an, Behar-Zana elkartearen batzar orokorra izango da Gurea antzokian. Bi deialdi egin dituzte antolatzaileek: 09:15etan lehena, 09:45etan bigarrena.
Gai-zerrenda: 1.- Aurreko aktaren onarpena. 2.- Bazkideen mugimendua. 3.- Txosten ekonomikoa. 4.- Pilota saileko kirol eta ekonomia txostena. Errebote Eguna. 5.- Zuzendaritza batzordearen berritzea. 6.- Bazkidetza-sariak. 7.- Barne araudiaren berrikuntza. 8.- Erreguak eta galderak.