Lixibaren isurketa hizpide izan zen Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 18a, 14:24

Urtarrilaren 18an lixiba zeraman kamioiak izandako istripua Akan inguruko arrainentzat hondamendia izan zela adierazi zuen Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako diputatuak, Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Sozialisten galderei erantzunez, datu oso adierazgarriak eman zituen. 350-400 angila, ehun amoarrain  eta tamaina txikiko ehunka arrain hil zirela baieztatu zuen. Ziako eta Akan erreketan gertatu zen ezbeharra, istripua izan zuen kamioiak 10.000 litro lixiba galdu zituelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!