Egun osoko jaia Egunkariaren alde, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 18a, 14:14

Kaldereroen eta Inauterien ondoren, hirugarren larunbatez jarraian ospakizuna izango da Andoaingo herrigunean. Oraingoan aldarrikapen zentzua izango du, Euskaldunon Egunkariaren aldekoa izango baita. Izan ere, otsailaren hogeian zazpi urte beteko dira  Egunkaria itxi eta arduradunak atxilotu zituztela. Hilabeteotan Auzitegi Nazionalean epaiketa burutu da, eta denak ere sententziaren zain dauden bitartean, itxieraren urteurrena gogoan izango da Euskal Herri osoan. Andoainen egun osoko jaia iragarrita dago. Egunari kantuan emango diote hasiera  eta eguna kantuan amaitu dute. Herriko eragile askok bat egin dute Egunkariaren alde. Egitarau osoa:

Ospakizuna
Andoain
Egunkariaren aldeko eguna.

    Otsailak 20, larunbata.
    Ekitaldi gehienak Zumea plazan.

  • 12:00 Kantu jira Goikoplaza inguruan.
  • 16:00 Haurrentzako tailerrak. 
  • 16:30 Erraldoiak eta buruhandiak. 
  • 17:00 Judoa, pilota partidak.
        Gora Kaletxiki txaranga kalez kale.
  • 18:00 Abesbatza, Alberto Agirre abesbatza, trikitilariak, bertsoak, txalaparta...
  • 19:00 Erromeria. Sagardoa, pintxo eta talo jatea. Herriko hainbat elkarteren laguntzarekin.
  • 20:00 Ingo al deu? taldearen saioa.
  • 22:00 Kontzertua hiru talderekin. Gaztetxean I Can’t explain, Akatu, Sexty Sexers.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!