Otsailaren 21ean Salvadara joateko aukera izango da. Lendoñoigitia-Tologorri-Txarlzo-La fuente de la choza; horixe izango da ibilbidea. Otsailaren 18a baino lehen eman beharko da izena kiroldegian. Otsailaren 28an, eski alpinoa egiteko aukera izango da, Gouretten. Familia osoari zuzenduriko irteera da eta otsailaren 24a baino lehen eman behar da izena kiroldegian.
Eski alpinoa egiteko irteeraren prezioa, 45 eurokoa izango da 18 urtetik beherakoentzat eta 52 eurokoa adin horretatik gorakoentzat. Egun bakarreko irteera izango da eta informazio gehiago lortzeko, 630 466 833 telefono zenbakira deitu beharko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!