Aizkardirekin Nafarroako mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 12a, 20:18

Hilaren 21ean Zubietatik Beruetera joango dira Aizkardi mendi taldeko kideak. Zubietatik abiatu eta Beintza Labaien herria igaroko dute lehenik. Besteak beste, Irumugarrieta, Ireber eta Ernaitzu mendiak zeharkatuz, Berueten amaituko dute ibilaldia.
26 kilometroko bidea egiteko zazpi ordu aurreikusi dituzte antolatzaileek eta izena emateko telefono zenbakia zabalik da: 649 717 182 (20:00etatik 22:00etara). Aizkardiko egoitzan ere eman daiteke izena ostegun iluntzetan.
        

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!