Ingurune elurtuaren erdian, kolorea eta jai-giroa izan da nagusi gaur arratsaldean Zizurkilen. Denetariko mozorroak ikusi ahal izan dira: Pedro Mari Otaño ikastetxeko kideek kirol ezberdinak plazaratu dituzte, San Millan ikastetxekoek Michael Jackson biziberritu dute eta Jesusen Bihotza ikastolakoak, berriz, hippyez jantzi dira. Dantza alai eta landuak aurkeztu dituzte Inauterien hasieran.