Pilar Urbieta Antzuolak 100 bete zituen otsailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 12a, 18:20

Andoaingo zaharren egoitzan urtebetetzearen ospakizuna antolatu zuten. Bertan ziren familiakoak, egoitzako langileak eta bizikideak, eta horiez gain, Estanis Amuchastegui
alkatea eta gizarte zerbitzuetakoa ahaldun Sergio Barreiro.
Pilarrek hitz batzuk eign ahal izan zituen ekitaldian, nahiz eta nahiko pattal ibili bai buruz eta baita osasunez ere.
Pilar El Cortijo herrian (Errioxa) jaio zen, eta 33 urte zituela etorri zen Andoainera bizitzera.
Argazkian Pilar ageri da, ondoan Aszen ahizpa  eta Eufemia eta Maria Luisa
Santo Tomas alabak dituela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!