Elurra eta euria goitik behera, eguraldiak ez du batere lagundu eta ondorioz, Ostegun Gizen eguneko kalejira bertan behera geratu da. Olaederra kiroldegian egin dute jaialdia Jesusen Bihotza eta Fleming ikastetxeetako ikasleek. Kanpoan hotz eta barruan giro beroa. Ikastolakoek Akelarrea antzeztu dute eta sorgin ugari ikusi da, alai eta gustura dantzan. Eskolakoek, berriz, kanpoko giroa goxatuz, Euskal Herri tropikala ekarri dute gaurkoan. Txaranga ere bertan izan da eta jende asko bildu da etxeko gaztetxoenak ikustera. Jaialdia amaitutakoan, Gurea zineman Goazen! filma bota dute gazteenei zuzenduta.