Aholkuak elurra egiten duenerako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 11a, 17:58

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako

GOMENDIOAK - ELURRA

HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Bidaiatuz gero:

  • • Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet-era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 902-112088.
  • • Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
  • • Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregaitanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu.
  • • Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
  • • Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
  • • Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin, eta martxa laburretan ibili.
  • • Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
  • • Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
  • • Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.
 
Mendira baldin bazoaz
  • • Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
  • • Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
  • • Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako janedanak eraman.
  • • Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
  • • Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.  
  • • Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.
Etxean
  • • Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat gerta daiteke eta.
 
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:

  • • Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
  • • Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
  • • Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili. Larrialdietan, deitu 112 zenbakira
 
UDALENTZAKO GOMENDIOAK
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez egoteko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:
Prebentzioko neurriak:
  • • Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udalzerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
  • • Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea daukazula, larrialdiak koordinatzeko 112 zentroarekin harremanetan jartzeko.
 
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
  • • Jakinarazi herritarrei elur arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko. Larrialdietan, deitu 112 zenbakira
 
LARRIALDIETAKO ZERBITZUENTZAKO GOMENDIOAK
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez egoteko edo ahalik eta gehien murrizteko:
  • • Egoera horietarako Kontingentzia-planean zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki ikusten dituzuen laguntzaileak aktibatu.
  • • Moldatu eskura dauden bitartekoak dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!