"Villabonako Udalak, herritar guztiei irekitako komun publikoak zabaldu zituen. Azkenaldian erasoak oso ohikoak izan dira. Argazkiek ondo ilustratzen dute, zer gertatzen ari den azkenaldian. Eta eraso hauetan parte hartzen duten herrikideei gogoetarako gonbitea egin nahi genieke publikoki. Villabonako Udalaren bokazioa beti izango da herritarrei zerbitzu onak eta kalitatekoak eskaintzea. Gero denen erantzukizuna izan behar duelarik haiek ondo zaidu eta mantentzea. Krisi ekonomikoak eraginda gauden egoeran egonda, honelako gertaerek diru publikoaren gastua modu ez egokian bideratzera eramaten gaitu. Baita ere zerbitzu hori irekita mantendu behar den bai ala ez eztabaidatzera. Zilegi al da, zenbaitek bizikidetzarako oinarrizko arauak hausten jarraitzen duten bitartean, gainerako herritarrak zerbitzu hori gabe utzi behar izatea? Villabonako Udalak gogoetarako deia egiten die, eraso hauetan parte hartzen dutenei eta villabonatarrei orokorrean. Erasoaren arduradunak nor diren ez jakitun izanik ere, haiek egindako kaltearen ordaintzaile izatea izango da justuen".