Aizkardirekin Uzturrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 11a, 09:57

Datorren igandean, hilaren 14an, Aizkardi mendi taldeak Villabonatik Uzturrera mendi irteera antolatu du. Jaitsiera Inauterietako egunik handienean murgilduta egongo den Tolosara izango da. Irteeran parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar: Nahikoa da 08:30etan Olaederra kiroldegiaren atarira agertzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!