Euskalduna, Andoaingo 2.mailako areto futboleko taldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 10a, 17:35

EUSKALDUNA     7
GAMON     5
ARETO FUTBOLA, 2. MAILA. Hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten sailkapenean aurkari zuzena den taldearen aurkako partidan.
    
Jose Mari Uzkudun Rodriguez andoaindarrak taldearen ardura liga hasita zegoela hartu zuen. Aurreko entrenatzaileak bigarren hilabetean utzi zuen berak orain duen ardura.

Entrenatzaileren paperean lehen hilabeteak dira. Zer moduz moldatzen ari zara?
J.M.U.R. Erronka bat da, bai. Euskaldunako jokalari izan nintzen lehen. Denboraldi honetan prestaketa saioetara joaten nintzen eta liga hasita zegoela taldearen ardura hartzea proposatu zidaten.
Gogoko dut entrenatzailearen papera. Talde honetan formakuntzan sakontzea egokituko zait, futbol zelai handitik areto futbolera igarotzea ez delako hain erraza. Diferentzia handiak daude eta horretan sakondu behar da.
Zer nolako martxa darama taldeak bigarren mailan?
J.M.U.R. Bada, iaz irabaztera ohitu ziren. Aurten maila aldetik aldaketa nabarmena da eta kosta egiten ari zaie.  Normala da, bestalde.

Zein da zuen helburua?
J.M.U.R. Sailkapenaren behealdean gaude eta helburua estuasunik gabe amaitzea da, sailkapenaren erdialdera. Hori lortuko bagenu, hurrengo denboraldirako utziko ditugu erronka handiagoak.

Nola definituko zenuke taldea?
J.M.U.R. Batetik, jokalari gazteekin egina dago. Gehiengoa ikasteko gogoz dago, gainera. Hemendik urte batzura helburu politak lortzeko gai izango dena.

Zorte on, mutilak!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!