GAZTELEKU 2–1 ALDABIDE
Arbizu. 2010-02-0.17:00.
Murgiondo-Andueza 15
Jauregi-Tolosa KADETEAK 22
Jaka-Karasatorre 09
Perez-Ulanga JUBENILAK 22
Ezkurdia II-Lukin 22
Eskudero-Erreka NAGUSIAK 08
KADETEAK. Hasieran partida berdinduta joan da (4-6). Hortik aurrera Tolosa atzelariak agindu zuen eta Andoaingoak aurreratu egin ziren 06-11 eta 08-16. Jauregi aurrelariak sakez min egiten zuen. Aldabidekoek erreakziotxo bat izan zuten Murgiondok 4 sake jarraian eginez. Hala ere, Andoaingoek 60 minututan 15-22 irabazi zuten.
JUBENILAK. Jubeniletan partida berdinduta ibili da erdiraino, Gazteleku beti aurretik joan zela (4-6, 7-11). Karasatorren jotzea luzeagoa zen, baina Ulangak bi pilota besterik ez zituen galdu. Aldea aurrean gertatu zen, izan ere Irastorza Jaka baino gehiago izan zen. Berak bakarrik 15 tanto egin zituen. Gainera, 08-16an zirenean Jaka lesionatu eta 09-22an partida amaitu zen.
NAGUSIAK. Nagusietakoan 2 tanto besterik ez zuten egin behar Andoaingoek laurdenetan sartzeko. Oso urduri atera ziren. Joseba Ezkurdia, ordea, latz hasi zen eta berak bakarrik 6-1ean jarri zuen partida. Eskerrak gantxo batean huts egin zuen, orduantxe lasaitu baitziren Andoainen aldekoek. Hala ere, nafarren erakustaldiak jarraitu egin zuen.
Lukinen nagusitasuna, ez zuen tanto bat ere galdu, Ezkurdia II.ak aprobetxatu eta pilota izugarrizko abiaduran erabiliz, markagailua horrela mugitu zen: 11-02, 16-04 eta 22-08. Joseba Ezkurdia izan zen onena eta 6 tanto egin zituen sakez. Andoaingoek bat ere ez.