Gaur eguerdian banatu dira Oria merkatal elkarteak Amasa-Villabonako saltokietan erosketa egiten duten bezeroei begira abian jarritako zozketaren lehen bi sariak. Izan ere, elkarteko kideek, urtarrilean, otsailean eta martxoan, herriko saltokietan erosketa doan egiteko 150 euroko bi txartel zozketatuko baitituzte hilabetero. Urtarrileko irabazleak villabonatarrak dira biak: Ana Rojas eta Mari Kruz Barbe. Otsailaren 26an zozketatuko dira otsailari dagozkion bi bonoak, 13:30etan Berdura plazan.