"Jesusen Bihotza ikastolako Kultur astea amaitu berri den honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu era batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi; bai antolakuntza lanetan aritu zaretenei, baita azpiegiturak sustatu dituzuenei ere.
Espresuki aipatu nahi ditugu: Guraso junta, Urkamendi eta Zunbeltz elkarteak, Kutxa eta La Caixa entitateak, Shepher's garagardotegia, Tolosako Orte optika eta Usabal kiroldegia, Tolosaldea Sahararekin GKEa eta Villabonako Udala.
Datozen edizioetan ere lagun izango zaituztegulakoan, jaso ezazue gure eskerrik beroena!".