Amasa-Villabonako I. Euskarazko bakarrizketa lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 8a, 10:56

Joan zen larunbat eguerdian, Anartz Iturbe ekimenaren bultzatzaileak eta Maialen Abaigar Euskara eta Hezkuntza zinegotziak Amasa-Villabonako I. Euskarazko bakarrizketa lehiaketa aurkeztu zuten. Hasiera batean lanak jendaurrean bi gauetan taularatzea pentsatzen bazen ere, bakarrizketagileen ezintasunagatik, bakarrean egingo da: otsailaren 12an, hain zuzen.

Otsailaren 12an, ostiralarekin, gaueko 22:30etatik aurrera bakarrizketagile ugariren lanak taula gainean ikusteko aukera izango da Gurea antzokian: Jon Plazaola, Ione Gorostarzu, Porrotx, Xabi Barriola, Oskar Schwarz, Yon Martinez eta Olatz Etxeberria arituko dira lanean eta antolatzaieek adierazi dutenez, ezustekoak ere izango dira.

Euskal Herrian antzeko lehiaketen bi saio egin badira ere, eskualde mailan lehenengo aldiz jarri da abian horrelako ekimenik.

Sarrerak 5 euroren truke eros daitezke Larrea, Kixubi eta Amasa okindegietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!