Eresargi abesbatza Santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 5a, 10:56

Atzo iluntzean, ohitura zaharrari eutsiz, Santa Ageda bezperako koplak abestuz kalez kale ibili zen Eresargi abesbatza. Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariek nahiz trikitilariek lagunduta giro polita sortu zuten kalejiran. Abesbatzako ohiko taldekideei beste hainbat herritar gehitu zitzaizkien, talde polita osatu zutelarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!