Ikusmen osasuna landuz, Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 4a, 15:08

Iragan astean, Villabona-Zizurkilgo ikastolak antolaturiko IV. Kultur astean zehar, "Ikusmen Osasunerako Heziketa Tailerrean" parte hartu zuten Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek. Gustura ibili ziren ikasleak ariketa bitxiak eginez. Tailerraren amaieran, Beatriz eta Teresak ikusmena zaintzeko aholku interesgarriak eman zizkieten ikasle eta irakasleei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!