Jesusen Bihotza ikastolaren mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 4a, 14:21

Joan zen igandean, eguraldi txarra zela eta bertan behera geratu zen Jesusen Bihotza ikastolako Kultur astearen baitan antolatutako Ibilaldi Neurtua. Igande honetan burutuko dute, otsailaren 7an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi ibilbide izango dira, bata laburra eta bestea luzea. "Lehenengoa, Zizurkil eta Villabona artean izango da eta 11:00tan hasiko da; bigarrena, 09:30tan hasiko da eta Amasa-Villabona inguruko mendietan zehar burutuko da. Bi ibilbideak, Zizurkilgo ikastolan hasi eta Txerminen amaituko dira. Urtero bezala, parte hartzaileek, Ibilaldi Neurtua bukatu ostean, hamaiketako bikaina dastatzeko aukera izango dute. Argazki lehiaketako argazkiak ere Txerminen ikusgai izango dira eta irabazleen izenak ere bertan emango dira ezagutzera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!