Inauteriak eta Kaldereroak, egitarau osoa eta lehiaketa ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 3a, 21:02

Santa Agedako errondaren oihartzuna itzali orduko, lapikoen hotsa indar handiz entzuten hasiko da Andoainen. Hots horiekin batera txaranga doinuak, Inauterien aurrekari.
Ohiko egitararuari eutsiko zaio aurten, berrikuntza nabarmenarekin: Sanjuanetan bezalaxe, Inauterietan ere Andoaingo Erraldoien eta Buruhandien konpartsa kalera aterako da.

Asteburuan hasiera emango zaio mozorro festari. Astebetez hitzordu ugari izango da jaia eta mozorroa uztartzea gogoko duenarentzat.

MOZORRO EGUNAK
Otsailak 6, larunbata
KALDEREROAK

17:15 Kaldereroen irteera. Ontzatik Goikoplazara.
18:00 Kanpamendua. Agintarien harrera eta kalejira. Ibilbidea: Kale Nagusia,  Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.
    Afaria izango da Ontza Elkartean. Menuaren prezioa: 15 €. Txartelak salgai otsailaren 4a arte (egun hori barne) Elizondon eta Artetan.

Otsailak 11, osteguna
OSTEGUN GIZENA

15:00 3-7 urte artekoentzat merienda eta jolasak ikastetxean.
    La Salle-Berrozpeko haurrak Kaletxikitik. Ikastola eta Ondarreta ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.
15:15 Ikasle guztiak, Bastero plazaren parean elkartu eta kalejiran abiatuko dira txarangak eta dultzaineroak lagunduta. Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozokiak eta gailetak.
16:15 Play backa Goikoplazan.
17:00 Potxin eta Patxin pailazoak Goikoplazan.
17:30 Beldurraren etxea, Anbrosia Olabide egoitzan.
18:15 Maskara lehiaketaren sari banaketa Urigainen.
 
Otsailak 12, ostirala
16:30 Haur parkea Goikoplazan.
18:30 Musika Eskolaren Kontzertu bufoa Basteron.
19:30 Karaokea Gazte Lokalean.
20:00 Ricky Lopez-en “Buenrrollitina” ikuskizunaren Basteron.
20:30 Koadrilen mozorro afaria Gazte Lokalean.
 
Otsailak 13, larunbata
MOZORRO DESFILEA

09:00 Diana.
11:30–13,00: Andoaingo Buruhandi eta Erraldoien konpartsa Goikoplazatik Zumea Plazaraino.
12:00–13:00: Soinuak Musika Eskolakoen  kalejira.
12:00–13:30: Konpartsen poteoa, Andoaingo Txarangak lagunduta, Zubiaurre eta Bastero artean.
17:00 Konpartsa eta mozorro guztiek Inauteri desfilea. Txitibar plazatik aterata, Goikoplazaraino.
23:00–3:00:  Nemux diskoteka Nafarroa Plazan.
 
Otsailak 14, igandea
09:00 Diana.
12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.
17:00 Berbena gaztetxoentzat Nafarroa plazan.

Inauterietako giroa indartzeko Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu andoaindarrak.

GAZTE LOKALA
Inauteriak

ANBROSIA OLABIDE
ERAIKINEAN

Otsailak 11, osteguna
17:30 Beldurraren etxea
Gazte lokaleko hezitzaileek Kale hezitzaileekin batera antolatzen dute.

Otsailak 12, ostirala
19:30 Karaokea, gazte lokalean. Gazteei kanta ezberdinak abesteko aukera eskainiko zaie.
20.30 Koadrilen arteko mozorro afaria, bakoitzak bere afaria eraman beharko du.

INAUTERIETAKO ARGAZKI
LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • 1.Deitzailea: Andoaingo Udaleko Kultura Batzordea.
  • 2.Izaera: Lehiaketa herri mailakoa da eta horretan parte hartu ahal izango dute argazkigintzako profesionalak ez diren 16 urtetik gorako pertsonek, Andoainen bizi, ikasi ala lan eginez gero.
  • 3. Gaia: Andoaingo Inauteriak.  Edukiari eta ideiari dagokienez, lanek jatorrizkoak izan beharko dute eta jendaurrean erakusgai jartzeko moduan aurkeztuak.
  • 4.Formatua: Paperean aurkeztu behar dira, gutxienez 20 x 15 cm-ko neurria behar dutelarik eta, gehienez, 30 x 40 cm-koa, euskarri gogor batean (kartoikian).
  • 5.Aukerak: Partaide bakoitzak, gehienez ere, 4 aurkeztu ahal izango ditu.
  • 6.Lanak Basteron aurkeztuko dira 2010eko otsailaren 22an, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta lanekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu behar da, eta horren barruan egilearen datuak.
  • 7.Epaimahaia: Kultura Batzordeko kide batek eta bi artistek, kritikari edo profesionalek, osatuko dute, eta bere erabakia apelaezina izango da.
  • 8. Saria: 300 euroko sari bakarra. Dena den, epaimahaiaren iritziz, lehiaketa hutsik utzi ahal izango da.
  • 9.Jabetza: Sarituriko lana Andoaingo Udalaren jabetzakoa izatera igaroko da.
  • 10.Lanak jasotzeko: saritu gabeko argazkiak martxoaren 1 eta 2an jaso ahal izango dira.


MASKARA LEHIAKETA

  • 1. Materiala: Maskarak edozein materialez egin daitezke, beti ere aurpegiari egokituz. Begitako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dute.
  • 2. Gaia: Librea da.
  • 3. Aurkezpena: Lanak Urigainen utzi beharko dira, erakusketan jar daitezen. Lanak aurkezteko eguna otsailaren 9a, asteartea, izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.
  • 5. Sariak: 8-9 urte artekoentzat     oparia, 10-11 urte artekoentzat oparia, 12-14 urte artekoentzat lehen saria 40 euro, bigarren saria 25 euro eta hirugarren saria 20 euro.
  • 6.Sari banaketa: Urigainen izango da otsailaren 11n,  18:00tan.
  • 7.Maskarak jasotzeko: otsailaren 15a. 16:30-19:30 artean.
  • Argibide gehiago: www.andoain.org

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!