Oria merkatal elkartearen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ots. 2a, 15:11

Oria merkatal elkarteak bi saski eder zozketatu zituen Gabonetan Amasa-Villabonako saltokietan erosketak egin zituztenen artean. Lehen saskia banatu bazen ere, bigarren zenbakiaren jaberik ez zen azaldu eta joan zen ostiralean berriro eginiko zozketan ateratako 06533 zenbakiari erantzunez, Rosi Vaz villabonatarrak jaso du gaur eguerdian Caja Rural de Navarratik produktu ugarirekin osatutako sorta.

Era berean, Oria merkatal elkarteak urtarrila, otsaila eta martxorako beste ekimen bat jarri du abian:

Erosketak herriko saltokietan egiten dituztenei, trukean txartelak emango dizkiete Oria merkatal elkarteko kideek eta urteko lehen hiru hilabeteetako azken ostiralean, zozketa egingo da plazan. 150 euroko bi bono banatuko dira irabazleen artean.

Urtarrilari dagokion zozketa joan zen ostiralean burutu zen. Hauexek saritutako zenbakiak: 14714 eta 00435

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!