320 kilo elikagai Adunatik Saharara

Urtarrilaren 23an, larunbatarekin egin zuten elikagai eta produktu bilketa Adunan. Herriko plazan jarritako postura hainbat pertsona hurbildu zen euren produktuak eramatera. Ohitura den bezala,  pintxo goxoak dastatzeko aukera eskaini zuten ekimenaren arduradunek. Eguerdia bitarte iraun zuen bilketak eta 320 kilo elikagai bildu zituzten. Otsailean zehar bidaliko dute jasotako guztia Saharako kanpamenduetara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!