Ikastolako mendi ibilaldia otsailaren 7ra atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 29a, 14:05

Jesusen Bihotza ikastolan burutzen ari diren Kultur astearen baitan, herritarrei zuzendutako mendi ibilaldia egiteko asmoa zuten igande honetan. Iragarritako eguraldi txarraren ondorioz, ordea, irteera otsailaren 7ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Argazki lehiaketaren sari banaketa ere egun berean, datorren igandean, izango dela jakinarazi dute ikastolako kideek.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!