Asteartean, urtarrilak 26, Bertso Festa izan zen Salesiar Ikastetxean Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola bertsolarien eskutik. Urtero bezala, On Bosko egunaren inguruan, Gaztediaren Astea ospatzen da Salesiar Ikastetxean eta ekintza ugari izaten da tartean: hitzaldiak, filmak. Asteartean bertsolaritzaren txanda izan zen, eta giro ezin hobean Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi bertsolari gazteak umorea jartzeaz arduratu ziren. Ikasleek jarritako ariketak, ikasle eta irakasleei adar jotzeak..., denetik dastatzeko aukera izan zuten. Emanaldiaren amaieran Manu Vazquez irakasleak bertso bidez esker ona adierazi zien. Ikasleek oso adi jarraitu zuten emanaldia, giroa aparta sortuz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!