Entseguak otsailaren 1ean (astelehena) eta 3an (asteazkena) iluntzeko 20:00etan burutuko dira Lekaio Kultur Etxeko areto nagusian.
Santa Ageda bezperan, taldea arratsaldeko bostetan bilduko da Lekaion azken entsegua egiteko. Ordubete geroago, 18:00ak aldera abiatuko da kalejira herrian zehar.
Udalak jakinarazi nahi du, “egun horretan eskean lortzen den dirua, Eguberrietan kantuan bildutakoari batuko zaio herriko parrokiko misiolari taldeari emateko. Hirugarren munduan lan egiten duten lau misiolari urnietarren artean premiarik gehiena duenari bidaliko zaio biltzen den diru guztia. Beraz, herritarrek jakin dezatela, zakura botatzen duten diru guztia elkartasunerako bideratuko dela, alegia, hirugarren mundura joango dela”.