Bilera
Aldi berean, datorren otsailaren 8an, konpartsen desfilearen antolaketa bilera egingo dela iragarri dute. Bilera horretan ere desfilean partaide izango diren konpartsak zein ordenean aterako diren erabakitzeko zozketa egingo da. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da Urigain Kultura Etxean.
Dirulaguntza jasotzeko konpartsak hamabost pertsonetik gora osatutakoak izango dira, eta aurkeztu beharreko datuak konpartsaren izena, partaide kopurua (izen-abizenen zerrenda eta kopuru hori dela baieztatzen duen arduradun baten zinpeko aitorpena), arduradunaren izena, helbidea eta telefonoa, kontu-korronte zenbakia (talde guztiek aurkeztu beharko dute kontu- korronteari buruzko dokumentua) konpartsaren ezaugarriak eta soinu-enpresa batek luzatutako ziurtagiria non konpartsa horrek erabiliko duen megafoniaren potentzia adieraziko den edo, hori adierazten duen konpartsako arduradun baten zinpeko aitorpena.
Egun hauetan argibide guztiak eskaintzen ari dira 943 30 35 40 telefono zenbakira deituta.