Estatuko Udal Fondoarekin, bost egitasmo berri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 28a, 14:24

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak estatuko fondoak udalerrien inbertsioetarako bideratzea erabaki zuen iaz, E planaren bidez. Helburua bikoitza da: Udal jasangarritasuna bermatzea eta enplegua sustatzea. Krisi ekonomiko larria bizi dugun aroan, Udalek atsegin handiz hartu dute ekimena.
2010.urtean Andoaingo Udalak Estatuko Udal Fondoa bost ekimen zehatzetan inbertituko du. Eta denera, 1.559.608,15 euroko inbertsioa egitea aurreikusten du (250 milioi pezeta pasatxo).



Iaz baino milioi bat gutxiago
2009an Andoainek milioi bat euro gehiago eskuratu zuen, Estatuko Udal Fondoetatik. Hamaika Udal egitasmo bideratzeko baliatu ziren, besteak beste, Kale Nagusiko lurzorua eraldatzeko, Leitzaran institutua eta tren geltokia elkar lotu dituen eskailera mekanikoa eraikitzeko edota Karrikan kirol eremu berria sortzeko. Horiez gain, ekimen gehiago burutu zen: eskailerak konpondu, argiztatze lanak burutu, espaloiak zabaldu....
2010.urtean ez da eraikuntza lan ikusgarririk egingo. Jasotako diru partida txikiagoa denez, herri azpiegiturak, argiteria eta irisgarritasuna hobetuko dira.

GAINERAKO INBERTSIOAK
Estatuko Udal Fondoen bitartez bideratutako inbertsioez gain, Andoaingo Udalarentzat garrantzia handikoak dira beste hiru inbertsio hauek: Herrigunean RENFEko tren sarea saihesteko oinezkoentzako pasabidea (2 milioi euroko aurreikuspena), Allurralde futbol zelaiaren harmailak (1,6 milioi euroko aurreikuspena) eta herrigunetik Leitzaranera doan korridore ekolojikoa (1,6 milioi euroko aurreikuspena).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!