Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin behineko izaeraz onartu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 28a, 11:00

Urtarrilaren 28koUdal batzarraldian Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari behin behineko izaera eman zaio, PSEren, EAJren, PPren eta IUren oniritziarekin. Hamaikabat! aurka agertu da. Ohi baino herritar gehiago hurbildu da Udal batzarraldira. Besteak beste, Joxean Barandiaran alkate ohia eta Mikel Arregi zein Xabier Huitzi zinegotzi ohiak. Sorabiila-Errotagain auzo elkarteko kideak ere bertan izan dira eta batzarraldia amaitu eta gero, Amutxastegi alkateak hitz egiteko aukera eman die. Hizketaldi horretan ika-mika izan da auzotarren eta sozialisten nahiz jeltzaleen bozeramaleen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!