Inauteriak 2010: Egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 26a, 16:54

Kaldereroak, Ostegun Gizena, Karrozak eta konpartsak

Otsailak 6, larunbata
KALDEREROAK
  • 17:15 Kaldereroen irteera. Ontza Elkartetik Goikoplazara.
  • 18:00 Kanpamendua. Agintarien harrera eta kalejira. Ibilbidea: Kale Nagusia,  Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.
  • Afaria izango da Ontza Elkartean. Menuaren prezioa: 15 €. Txartelak salgai otsailaren 4a arte (egun hori barne) Elizondon eta Artetan.
 
Otsailak 11, osteguna
OSTEGUN GIZENA
  • 15:00 3-7 urte artekoentzat merienda eta jolasak ikastetxean.
  • 15:00: La Salle-Berrozpeko haurrak Kaletxikitik. Ikastola eta Ondarreta ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.
  • 15:15 Ikasle guztiak, bastero plazaren parean elkartu eta kalejiran abiatuko dira txarangak eta dultzaineroak lagunduta. Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozokiak eta gailetak.
  • 16:15 Play backa Goikoplazan.
  • 17:00 Potxin eta Patxin pailazoak Goikoplazan.
  • 17:30 Beldurraren etxea, Anbrosia Olabide egoitzan.
  • 18:15 Maskara lehiaketaren sari banaketa Urigainen.
 
Otsailak 12, ostirala
  • 16:30 Haur parkea Goikoplazan.
  • 18:30: Udal Musika Eskolaren Kontzertu bufoa Basteron.
  • 19:30: Karaokea Gazte Lokalean.
  • 20:00: Ricky Lopez-en “Buenrrollitina” ikuskizunaren Basteron.
  • 20:30: Koadrilen mozorro afaria Gazte Lokalean.
 
Otsailak 13, larunbata
  • 09:00: Diana.
  • 11:30 - 13,00: Andoaingo Buruhandi eta Erraldoien konpartsa Goikoplazatik Zumea Plazaraino.
  • 12:00 - 13:00: Soinuak Musika Eskolako ikasleen  kalejira.
  • 12:00 - 13:30: Konpartsen poteoa, Andoaingo Txarangak lagunduta, Zubiaurre eta Bastero bitartean.
  • 17:00 Konpartsa eta mozorro guztiek Inauteri desfilea. Txitibar plazatik aterata, Goikoplazaraino.
  • 23:00 - 3:00:  Nemux diskoteka Nafarroa Plazan.
 
Otsailak 14, igandea
  • 09:00 Diana.
  • 12:00 Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale.
  • 17:00 Berbena berezia haur eta gaztetxoentzat  Nafarroa plazan.
 
 
Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!