Atzo, Zugaztieta-Oiz-Bolibar ibilbidea egin zuten Aizkardi mendi taldeko kideek. 25 mendizalek hartu zuen txangoan parte. Adierazi dutenez, eguraldiak ez zuen paisaje ederrez gozatzeko aukera handirik utzi, baina iragarritakoa baino hobea izan zen giroa.
Datorren igandean, urtarrilak 31, Villbona-Andatza-Zubieta ibilbidea egingo dute Aizkardiko kideek. Irteeran parte hartu nahi duenak ez du izenik eman beharko. Nahikoa da igande goizean Olaederra kiroldegiaren aurrean agertzea 08:30etan.