Irrintzi sariak, 2009

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 25a, 11:34

Joan zen urtarrilaren 23an 2009 urteko Irrintzi sariak banatu ziren elkarte berrituan. Aurretik, elkartearekin lotutako hainbat herritar, elkarte eta talderi zuzenduta, gonbidatuentzako bazkaria eskaini zuen elkarteak. Bazkalondoan, hildako bazkideak gogoan izan zituzten eta modu horretan, Santos Arizeta, Pedro Abaigar, Remi Ayestaran eta Pello Elgorriagaren familiei oroigarri bana eman zieten zuzendaritza batzordeko kideek. Aurtengo Irrintzi saria, berriz, Behar-Zana elkarteari eskaini zioten; herrian pilota sustatzen egindako ibilbide eta lanagatik batetik, eta bestalde, Irrintzi elkartea erre zenean erakutsitako gertutasunagatik. Urko Martinez de Albeniz lehendakariak jaso zuen oroigarria.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!