Asteasutik bidalitako motxilak Ekuadorren dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 22a, 14:27

Ekuadorreko Mocha kantonamenduko berrehun haurrek opari berezia jaso zuten abenduaren 24an.

Eskolarako motxila polita eta koaderno, arkatz, margo nahiz bestelako materiala bidali zuen Asteasuko Udalak eta Gabon egunean banatu zuten guztia haurren artean. Kultur hamabostaldiaren barnean Ekuadorri eskainitako egunaren baitan sortu zen ekimena. Hala azaldu du Iñaki Amenabar alkateak: “Ibarran bizi den gazte ekuatoriar batek egin zigun proposamena. Udal batzarrean gaia aztertu ondoren, ingurune txiro batean bizi diren haurrei berrehun motxila eta eskolarako materiala bidaltzea onartu genuen. 2400 euroko gastua suposatu du Udalarentzat.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!